Volver al foro
B
Bizilagun
05/06/2013 14:04

Kaixo,

Unai, melamina txurian jartzeak gehiago kobratuko dizuete ezta? Horrela baldinbada, diferentziaren presupuestoa egin dizuete? Guk logelako armairua ez degu beraiekin jarriko eta sukaldean ere ate korredera ez genuen jarri eta horren ordez pasiloan jarri degun armairuaren ateak eta barruko guztia jartzea eskeini ziguten. Arraroa iruditu zitzaigun "trueke" hori eskeintzea, beste gremioekin ez deguta horrela egin.

Besteei nola egin dizuete?

Aritzarekin egon ginenean, gauz bat komentatu zigun, bizilagun batzuek gremioekin hitz egin beharrean, Grupo Eibarrekin tratuak egin zituztela gauzak aldatzeko. Norbaitek badaki ertaz hitz egiten hari zen? Guk ez genion ondo ulertu eta oso arraroa iruditu zitzaigun.

Withina, armairuak egurrezkoak dira eta perfila aluminiozkoak dira, egia esan guri ere ez zitzaizkigun batere gustatu. Distribuzioari buruz, han zegoen neskak esan zigun bi distribuzio zezkatela pentsatuta Anoetako etxeentzako, ala ere nahi dezun bezela jartzeko ez dago arazorik, ordainduta nahi dezutena egingo dute.

Agur bat,

 
W
Withina
05/06/2013 07:40

Arotzarekin egon zaretenontzat galdera pare bat daukat: armairuetako barruko distribuzioa aukera dago berarekin egoteko? (Argi dago ordaindu behar dela baina ez duzue horretaz ezer esan eta zalantza neukan).

Unaik esan du armairuetako ateak aluminio perfil gehiegi duela, baina nolakoak dira ateak? egurrezkoak?

Eskerrik asko erantzuteagatik!

 
U
unai_i
04/06/2013 10:49

Egunon!

Badirudi bi blokeak parekatzen ari direla ze barrutik ya egoera berdinean daude. Aste honetan uste det hasten direla terrazetako barandila jartzen. Gogo handia det ikusteko.  

Arotzarekin egon ginen gu lehengo astean, ate eta lurrarekin oso gustora geratu ginen. Armario empotratu frenteak aluminio perfil gehiegi dute eta ez zaizkigu asko gustatu, baina azkenean melamina txurizkoak enkargatu ditugu. Badoa pixkanaka aurrera, ya pintorearen koloreak autatzea besterik ez zaigu falta.

Ikustera zoaztenak begiratu entxufe ta interruptoreak ondo jarriak dauden. Etxea handiagoa ikusiko dezue lehengoan baino. Guri ez ziguten garajera jeisten utzi lanean ari zirelako.

Ea gustatzen zaizuen!  

 
W
Withina
03/06/2013 20:24

Kaixo denoi!

Guk ere hitz egin dugu Agurnekin eta hurrengo asteko asteazkenean joango gara pisua ikustera. Kontatuko dizuet ea zer moduz. Ea arotzak deitzen duen laster jejeje.

Bizilagun, guk ere dena sinatuta daukagu Xey-koekin. 

Ondo segi!

 
L
lizanoeta
03/06/2013 13:17

Ai amaaaaa! Konfunditu in naiz. Senarrai ulertu diot ostiral honetan genuela zita. Baino hurrengoan da :( 

Sukaldeei buruz aspaldi ez dakigu ezer, baina teorian guk dena adostuta eta sinatuta dugu.

Hipoteketan ere pentsatzen ari gara, baina ez dakit etxea aurreratuago egon arte gauza handirik esango diguten banketxeetan...

 
B
Bizilagun
03/06/2013 12:13

Egunon!

Ze ondo! Ordun lehenengo blokekoak aurrera zoazte.

Galdera bat, asi zerate hipoteka begiratzen edo galdetzen? Gauzak hain gaizki daudela ikusika gu agian galdetzen asiko gera.

Beste gauz bat, bigarren blokekoak, badakizute zerbait sukaldeei buruz? Guri presupuestoa bidali behar digute baino ez digute bidaltzen eta Xey-ekoak esan zigun joan zen asterako dena firmatua euki behar zuela sukaldeak fabrikatzen asteko.

Agur bat,

 
L
lizanoeta
03/06/2013 11:20

Beno! Ostiralean pisua ikustera goaz azkenean! Gaur goizean deitu digute.

Aurrekoan ingurutik pasa nintzen ta leihoak oraindik ez zeuden jarrita. Espero det ostiralerako jarrita egotea.

 

Aste ona izan!

 
B
Bizilagun
24/05/2013 22:00

Gabon!

Gaur Arotzarekin egon gera lurra eta ateak ikusten. Esan ziguten bezela, 3 aukera dauzkagu, roble, haya edo sapely. Bai ateetan, bai lurrean ere. Gu gustora geratu gera, ez dago aukera asko baino zegoena gustatu egin zaigu. Ateak Zaldibiko etxean zeudenak bezalakoak dira. Armairuetako ateak nahiko sinpleak dira, neri ez zaizkit asko gustatu, beste bat jarri nahi badegu, beste gauzetan bezela diferentzia ordaindu behar da.

Ondo izan,

 
L
lizanoeta
24/05/2013 19:31

Bai ikusi det, ta egia esan bisitena esatea espero nuen aurrekoan hala esan zutelako. Baina tira... Bestalde egia da argazkiak ikusita obrak itxura ona duela, nahiz ta esango nukeen argazki gehienak bigarren blokekoak direla. 

Asteburu on!

 
W
Withina
24/05/2013 19:09

Arratsaldeon,

Lizanoeta, arrazoia zeneukan gaur post berri bat jarri dute baina ez dute esaten noiz sartuko garen extean 1.go blokekook. 

Hala ere, argazkiak politak dira eta aurrera doala dirudi.

Asteburu on izan,

 
L
lizanoeta
23/05/2013 10:21

Jajajaj! Ene! Gipuzkoa osoa zeharkatuko degu, Oñati edo Eibar aldea bidlatzea bakarrik falta zaigu.

Behintzat toki polittean dago, paisaia ederrekin ta... ;)

Umoreakin hartu beharko deu, ze bestela...

 
B
Bizilagun
22/05/2013 21:22

Gabon!

Gaur arotzarekin hitz egin degu eta ostiralean goaz dena ikustera. Hau ere nahiko hurruti dago, Gabirian zeazki. 

Gu ere pazientzi gutxikin gabiltza, gauzak nola dauden ikusita beldurra ematen du... espero degu hipotekarekin zortea eukitzea, oraingo interesak ordaindu behar baditugu... kriston putada da.

Ondo izan

 
G
garikoitz
21/05/2013 21:21

Gabon!!!

Gu ere etxea ikusten izandu ga eta oso pozik atera gara.barrenetik oso ondo daude.lurretik sapaira altura kozkorra dute.azulejoak txukun jarrita daude.elektrizistak guri nahiko ondo egin dizkigu gauzak.azarorako emango omen dizkigute giltzak.gauza asko luzatzen ari da,prestamoak eskatzeko traba gehio,pazientzi gutxio biño animo !!!oain arte itxoin badeu ,hilabete batzuk itxoingo ditteu!!!ea berehala zurgina hasten den lanean.

Azaroa tita batean iritsiko da!!

Aio.

 
L
lizanoeta
21/05/2013 15:49

Bai, nik ere baikor izan nahi nuke, baina baztuetan kosta egiten zait ;) Batez ere ikusita hasieran urte bete atzeratu zela (nahiz eta hau erakundeen errua izan...) eta ekonomia kontuak gero eta okerrago dadudela eta hipoteken baldintzan gero eta okerragoak. Bere garaian hasi balira behintzat dagoeneko gure etxeetan egongo ginateke. 

 
W
Withina
21/05/2013 13:35

Beno ba, itxoingo dugu, beti bezala. Baikorra izaten saiatzen naiz baina batzuetan haserretzen naiz oso motel egiten ari direlako gauza guztiak eta pila bat urte daramagu pisu kontu honekin...

 
L
lizanoeta
21/05/2013 10:29

Aupa!

Whitina, aste honetan argitaratuko omen dute blogean I blokeko obren egoeraren berri emateko posta. Ea egia den...

 
L
lizanoeta
20/05/2013 13:05

Eneeeeee!! NIk uste nuen bigarren blokekoak dagoeneko arotzarekin egonda egongo zinetela. Ze luzea egiten ari zaigun hau.... Eta lehen blokean oraindik leihorik gabe eta pisuan sartu gabe... Ez nuke pazientziurruti bat izan nahi, baina...

Ea hilabete amaieran edo ekaina hasieran behintzat deitzen diguten...

 

Aste ona izan!!!!

 
B
Bizilagun
20/05/2013 11:26

Egunon Withina,

Karpinteroak oraindik ez digu deitu  eta ez dakigu noiz deituko digun. Espero degu laister izatea. Deitzen digutenean abixatuko dizuegu.

Agur bat, 

 
W
Withina
20/05/2013 07:42

Egunon denoi,

Guri oriandik ez digute deitu. Suposatzen dut leihoak jarri arte ez dugula jasoko inoren berri.

Galdera bat neukan: 2. blokekoei karpinterio deitu dizuete? Arraroa irdutzin zait oraindik bariru buruzko inongo berririk ez izatea ze denbora aurrera doa...

Aste hasiera on izan,

 
B
Bizilagun
14/05/2013 19:43

Ba bai Unai, zurekin erabat ados nago, pisuak oso ondo daude eta kalitate onekoak dira. Terrazetako azulejoak guri ere asko gustatu zitzaigun, grix argak dira eta garbitzeko errexak ematen dute.

Besteak etzerate etxea ikustera jun? Gu bihar berriz joan behar gera elektrizistak gaizki egin ditun gauzak berarekin komentatzera. Besteei elektrizistak dena ondo egin dizuete?

Agur bat,

 
U
unai_i
13/05/2013 11:09

Egunon!

Ostiralean egon nintzan pisua ikusten. Egia esan harrituta geratu nintzen onerako. Delineantea naiz eraikuntzetan eta detaille guztietan fijatu nintzen: Pasilloak zabalak dira eta gela baikoitza uste baina handiagoa iruditu zitzaidan. Haurreko bisitatik honera diferentzia ederra! Argi asko daukate pisuek. Terrazako azulejoa gris argia da eta antideslizantea. Polita da. Barruan azulejoak asko gustatu zitzaidan nola jarri dituzten eta nola geratu diren. Geletan, pasillo eta salan paretak eta sabaiak oso liso eta moldurak ere ondo jarriak, leihoak ere kristala normala baino lodixogoa omen dituzte eta sendoak ematen dute. Altuera dexente dute estantziek. Eskailera eta eskatzek granito grisa daukate eta elegante geratzen da. Garajea ordea ez ziguten erakutsi ze bertan lanean omen zeuden eta ez molestatzeko. Ni oso gustora atera nintzen bertatik. Lagunen eta familiako pisu berriak ikusi ditut eta kalidade aldetik oso ondo daude hauek. Ea material hauek urte askoan aguantatzen duten... Ondo izan!

 
B
Bizilagun
08/05/2013 09:20

Kontuz ibili orduan, ikustera joaten zaretenean dena oso ondo begiratu, bestela gero ez dizute aldatuko.

Besteak jun zerate etxea ikustera? Ze iruditu zaizue? 

Aiooo

 
L
lizanoeta
08/05/2013 09:08

Joe elektrizistakin... 

Guri egia esan ez zigun oso susmo ona eman ze azken emailetako batean galdetzen genizkion gauzei ez digu erantzun ta ez dakigu azkenean zer egingo zuen...

Ea laster juterik dugun ikustera, oraindik lehen blokean ez baitituzte leihoak jarri...

Ondo izan!

 
B
Bizilagun
07/05/2013 10:39

Egunon,

Atzo etxea ikusten egon ginen Agurnerekin. Bastante kontentu atera ginen baino elektrizistak gauza dexente gaizki egin ditu eta berarekin egon behar gera dena konpontzeko. Zuen etxetara sartzen zeratenean, begiratu ondo elektrizistaren lana, Agurnek esan zigun beste bizilagun batzuei ere gauza batzuk gaizki egin dietela.

Azulejoak primeran jarri dituzte eta lehioak kalitatezkoak direla iruditu zitzaigun.

Egurrari buruz oraindik ez dakigu ezer. Agurnek esan zigun karpintero berdina 5 obretan lan egiten hari dela eta horregatik pixkat atzeratu da.

Etxea noiz emango diguten galdetu genion ta Azaroan esan zigun. 3 hilabete lehenago abixatuko digute hipoteka eta muebleak begiratzen joateko.

Agur bat,

 
L
lizanoeta
06/05/2013 11:57

Aupa! Zemuz?

Norbait egon da dagoeneko egurraren kontua eta abar ikusten?

Guri oraindik ez digute deitu. Pentsatzen det hilabete amaaitu arte, lehen blokekoek ez dugula ezer jakingo :S

Bueno, aurrekoan javier ceramicasekoek ditu ziguten azlulejazten hasi ebhar zutela eta gauza bat galdetzeko. 

Animo asteakin!!!

 
G
garikoitz
26/04/2013 11:23

Egunon!!

Itxuraz hasi dira deitzen promotoratik bigarren blokekoei.gu maiatzeko lehenengo astean geratu gara beraiekin obrara joateko.beste berririk ez daukagu.animo!!

 
L
lizanoeta
26/04/2013 07:18

Egun on!

Aurrekoan Twitterren galdetuta esan zuten hilabete hau amaitu baino lehenago hasiko zirela bigarren blokekoei deitzen egurren kontuentzako (baina gaur jada 26 izanik, ez dakit ba...) ta bigarenekoei hilabete geroago. 

Aurrekoan obra ingurutik buelta bat eman genuen eta bigarren blokean pertsianak eta jarrita daude, baina lehenengoan oraindik ezer ez...

Ea egia den urrirako bukatzen dutela. Bukatu arte ezin hipotekas eskatu ta ni jada bizi dugun egoerarekin urduritzen hasia naiz, biok lana eduki arren...

Baina tira, pazientzia beharko dugu. Animo ta asteburu on!

 

 
U
unai_i
25/04/2013 11:01

Kaixo denoi.

Neri esan zidaten Maiatzan hasieran hasiko zirela deitzen karpinteroarekin egoteko etxeko egur tipoa haukeratzeko. Ez dakit galdetu dezuen nolako egur motak dauden haukeratzeko eta armairuak ze tipokoak diren.

Neri Agurnek komentatu zidanez, armairuak korrederak edo abatibleak jartzen omen dituzte haukeran normalean. Materialei buruz, armairuko atea egurrezkoa edo ispiluzkoa berdin ateratzen zaiela prezioz eta haukera hori ere emango dutela uste duela...

Zuek ze egur motaren idea daukazue? Roble eta elondoren artean...

nik argia nahi nuke baina roble denborarekin horitu bezela egiten da. Beste haukera haya da baina lurrean ez dakit jarriko duten.

Animo! Faltatako hilabeteak beeruntz doaz eta...  udararen eskusarekin... bueltatzerako ya etxea bukatua!

 
B
Bizilagun
23/04/2013 10:53

Gu larunbatean joan ginen etxea ikustera eta lehioak jartzen hari zirela ikusi genuen. Gutxi falta zaiela dirudi baino oraindik hilabete batzuk geratzen zaizkigu aurretik.

Aio

 
W
Withina
23/04/2013 10:48

Egunon!

Ba guk ere gutxi dakigu! Orain dela bi aste Agurneri deitu genion eta esan zigun obra ondo doala eta urrirako obra bukatuta izan nahi dutela. Suposatzen dut karpinteroa deitzear izan behar dela. 

Pisua ikusteko itxoin beharko dugu eskailerak bukatu arte eta gainera oraindik ez dituzte itxi A-letrako pisuak. Hala ere, aurreratzen ari direla ziur nago ze normalean hilean bitan joaten gara obra nola doan ikustera. 

Animo eta berriren bat izaten duzuenenan idatzi, guk gauza bera egingo dugu!

Ondo ibili,

 
B
Bizilagun
23/04/2013 10:41

Egunon!

Norbaitek ba ahal daka berririk? Geoz eta informazio gutxiago daukagula iruditzen zait eta bastante nazkatua nago. Horrela jarraitzen badegu, etxea ikustera giltzak ematen dizkigutenean sartuko gera. Oso luzea eta aspergarria egiten hari zait.

Agur bat,

 
W
Withina
07/03/2013 22:02

Kaixo denoi!

Gaur arratsaldean informe berri bat jarri dute blogean eta dirudienez, neurriak hartzeko momentua atzeratuko da "hasta nueva orden". Ez zait batere ondo iruditu baina itxoiteko besterik ez daukagu. 

Ondo segi,

 
L
lizanoeta
06/03/2013 15:47

Aupa! Ba jsutu gaur galdetu deu twitterren ea berririk baden eta aste honetan informe berri bat argitaratuko omen dute blogean.

 Suposatzen zen uda baino lehen neurriak hartzera sartzeko moduan egongo ginela, ez? Ea egia den...

 
U
unai_i
06/03/2013 13:30

Kaixo denoi.

Aspaldian ez dute blog-ean gure etxei buruzko informaziorik jarri Grupo Eibargoek. Ez dakit nola joango diren pisuak barrutik. Espero det azkar aurreratzen joatea. Kanpoko fatxada ikusten da bastante aurreratura doala. Norbaitek izan du notizi berririk?? Noizko esan dizuete eskrituratuko degula gutxi gora bera....

Bueno animo! Urtea badoala... 

 
B
Bizilagun
29/01/2013 10:12

Egunon!

Orduan lehenengo fasekoak ere aurrera zoazte eh?

Guri ere txikia iruditu zitzaigun gure pixua ikusi genuenean, espero degu sentsazioa bakarrik izatea,jeje.

Guk moldurak komunetan jarriko ditugu bakarrik, horrela ez da sabaian eta azulejoen arteko korte hori hainbeste ikusiko.

Guk ez ditugu sabaiak obrako eskaiolistarekin jetsiko, presupuesto bat egin zigun eta oso garestia da. Nere amari egindako eskaiolistari presupuestoa eskatu diot eta 500€ merkeo ateratzen zaigu.

Ze iruiditzen zaizue obrara sartzeko presio pixkat egiten badegu? Bestela Martxorarte ez digute sartzen utziko. Nik email bat bidaliko diet galdezka. Denak esaten badiogu agian lehenago sartzea utziko digute ezta?

Geroz eta gutxiago geratzen zaigu, ea dena ondo dijoan eta al duten azkarren ematen diguten gure pixuak!

Aioooo

 
L
lizanoeta
29/01/2013 07:10

Aupa! Atzo fontaneroakin egon ginen obran, kalefakzioena ikusten. Elektrizistakin ere egon gara baina oraindik ez dugu definitiborik sinatu.

Agurenerekin ere ikusi genuen sabai eta molduren kontua. Seguraski sabaiak jaitsiko ditugu (logeletan armairuen aurrekoa bakarrik) eta ni pentsatzen ari naiz moldurez paso egitea...

Dagoeneko lurra, ateak eta pareten kolerea bakarrik falta da ezta?

Porzieto obran egotean ez zizuen txiki sentsazioa eman? Agurenek abisatu zigun sentsazio hori ematen duela, baina bertan egonda benetan ikusten da, 

 

Ondo izan

 
W
Withina
18/01/2013 21:53

Aupa!

Leirekin egon gara eta egia da, sabaia guztiak jaisteko aukera eman digu. Lizanoetak dioen bezala orain presaka dabiltza.

Ondo izan

 
W
Withina
18/01/2013 15:51

Kaixo denoi,

Ba guri gaur deitu digu Leirek eskayolak ikustera joateko eta gaur arratsaldean joango gara baina ez dut ulertzen zergatik batzuek esaten duzuen ezin dela jaitsi falso tetxoa eta besteek baietz.

Gertatzen dena gu oraindik ez garela egon elektrizistarekin eta, egia esateko, ez dakigu zer jarriko diguten, beraz....

Hala ere, pozik gaude mugimendu handia dagoelako, ea egia den eta urtea bukatu baino lehen giltzak emanten dizkiguten!!!

Ondo pasa asteburua!

 
G
garikoitz
18/01/2013 15:36

kaixo denoi!!

gu atzo eon ginan leirekin eta faltso tetxoa etxe guztin jaitsi daiteke.metro karratuko 20 euro ordaindu ezkero.gehienez 10 zm jaitsi daiteke.obratik bakarrik komonetan,pasilluan eta sukaldeko armairu gainean jartzen dute.guk sukaldea eta salan faltso tetxoa jartzekopresupuestoa eskatu diogu.

animo!!

 
B
Bizilagun
18/01/2013 09:41

Kaixo!

Falso tetxoa permiso de habitabilidad eman arte ezin dira jetxi ez geletan eta ez saloian baina giltzak gure eskuan edukitzen ditugunean, nahi deguna egin dezakegu. Guri esan ziguten permisua emateko gutxinez geletan 2,50m eduki behar zitula alturaz, bestela ez dute ematen. Gauza da Grupo Eibarrek altura juxtu juxtu 2,50 metrokoa jartzen dutela eta horregatik ezin degu jetxi. Baino guk bizitzen asi baino lehen falso tetxoa jartzea pentsatzen degu.

Lizanoeta, ordun Urrirarte gutxinez itxoin beharko degu? Suposatzen da 2 urteak Irailan betetzen direla. Hau sufrimentua... Etxeko giltzak eskuan ditugunean ez degu sinistuko!

Aiooo

 

Fin del hilo
380  mensajes<123 ... 910>
Mensajes Relacionados
© 2002-2024 - HABITATSOFT S.L.U. CIF B-61562088 c/ Josefa Valcárcel, 40 bis 28027 Madrid
Contacto |  Publicidad |  Aviso Legal  |  Blog |  Catastro |  Facebook |  Twitter
Vocento