Volver al foro
L
lizanoeta
18/01/2013 07:26

Aupa!!!!

Atzo elektrizistakin egon ginen, ta justo Unaik esaten duena esan ziguten alojenoak sartzeko auekraz galdetzean, salan eta geletan ezin direla sabaiak jeitsi... Pena da, baina, legez omen da hola. Bestela, nahiko txukuna iruditu zaigu instalazioa. Entxufe pare bat gehiago jarriko ditugu agian, baina bestela txukun.

Elektrizistak esan zigun itxuraz orain presa sartzen ari zaiela Grupo Eibar. Urrirako edo ukatu nahi dute obra, gero denbora izanteko falloak eta iksui ostean urte amaieran giltzak emateko...

Ta herenegun sukaldeak ikusi genituen. Oso txukunak, nahiz ta gurea txiki xamarra den ta armario gutxi ditugu gauzak gordetzeko. Hobe antolatzen ikasi beharko ;) 

Fregadera azpian atearen ordez kajoiak jartzeko presupeustoa eskatu degu ta baita reboluzio gehiagoko labadoraren baten prezioak. Enzimera txuriak zenbat balio duen ere galdetu dugu, baina dexente igoko delakoan gaude ta azkenan obrakoren bat hartuko dugu.

Asteburu on!!!!

 
U
unai_i
17/01/2013 13:17

Ni ere izan naiz eskayolak ikusten. Esan zigun Agurnek ya ez direla jartzen moldurak. Nik komunetan eta sukalden bakarrik jarriko ditut. Hiru moldura ezberdin daude baina nahiko simpleak: lenengoa eskalonatua, bigarrena klasiko borobildua eta hirugarrena aurrekoaren berdina baina simplegoa. Aparte, nahi bada armario frentean edo sukalde armario frentetan koska bat egin edo falso tetxoa jeitxi (fokoak sartzeko), 20€ da metro karratua. Pasiloa eta komunak bakarrik jeisten dute osorik. Sukaldean armarioen gainean bakarrik. Gelatan eta salan ez dute jeisten sabaia, beraz sabaia jeisten ez duten tokietan ezin dira fokoak sartu.

Komentatu zigun, azulejatu eta sabaiak jarrita daudenean, udaberri aldera... eramango gaituztela pisua barrutik ikustera....neurriren bat hartu nahi badegu edo...

Beno badijoala.... Ya egurra bakarrik geratzen zait aukeratzeko.

Animo zuek ere!

 
B
Bizilagun
17/01/2013 12:18

Egunon,

Guri escayolaren moldurak aukeratzera joateko esan digute. Kontatuko dizuet joaten garenean.

Lizanoeta, ze iruditu zaizkizue sukaldeak?

Agur bat,

 
W
Withina
11/01/2013 09:03

Egia da lizanoeta, guri ere deitu ziguten atzo. Gu 21ean goizean  joango gara bestela eguerdian gaizki geneukan hara joateko. Ea hau animatzen den eta poliki-poliki deitzen digute gauzak ikusteko.

Ondo izan,

 
L
lizanoeta
10/01/2013 16:52

Aupa! Xeytik deitu digute. Astearte eguerdian goaz. Whitina, pemsattzen det zuei ere, dagoeneko deitu ez badizuete, laster deituko dizuetela. Behe solairutik gora hasten dira ta gu bigarrenean gaude, beraz... Animo!

 
L
lizanoeta
08/01/2013 18:54

Aupa!

Grupo Eubarren erantzuna: 

la Dirección de Obra nos comentan lo siguiente:
Xey está de vacaciones desde el pasado 21 de Diciembre hasta mañana 9 de Enero. Estaban finalizando con los clientes del bloque II y pronto empezarán a llamar al bloque I.
Saltoki ya tiene todos los planos del bloque I con las indicaciones de los clientes y pensamos que el fontanero no tardará mucho en comenzar a llamar a los clientes.
La electricidad será más adelante. Un saludo.

 

Ondo izan

 
W
Withina
07/01/2013 18:00

Ba bai lizanoeta, jada ez dakit neure pertzepzioa den ala oso motel ari diren lantzen gure blokean. Oraindik ez dituzte bukatu barruko banaketak (egia esateko, justu hasi dira lehengo pisua egiten eta bigarrenean geratu dira). Egia da, kanpotik harri txuria jartzen ari direla. 

Bestetik, suposatzen da aste honetan hasiko direla deitzen Xey-koak; hala esan zigun behintzat Agurnek gabonak hasi baino lehen...ea berriren bat jasotzen duzun zuk.

 
L
lizanoeta
07/01/2013 17:33

Aupa Withina! Arrazoi guztia daukazu, gu ere mosekatuta gaude lehenengo blokearen erritmo geldoakin.

Suposatzen zen eguberriak pasata deituko zigutela Xey-tik. Ea aste honetan berririk dugun...

Grupo Eibarren Facebook orrian galdetuko det zertan diren gauzak.

 
G
garikoitz
07/01/2013 17:03

Eskerrikasko ta animo withina!!

 
W
Withina
07/01/2013 16:52

garikoitz dijo:

Galdera bat,sukaldeko grifoa estraiblea obratik dator edo plus bat ordaindu behar da nahi izanez gero?erakutsi dizuete saltokin?

Grifo estraiblea ez da etortzen obratik. Zuk hori nahi baduzu Saltokioekin hitz egin beharko zenuke ze prezioan ezberdintasuna egongo da. GE Blogean nota bat jartti zuten horri buruz: http://grupoeibarblog.com/2012/11/loatzope-anoeta-grifo-fregadero/

Ea berriren bat jasotzen dugun aste honetan zeren 1.go blokean ez daude ezer aurreratzen eta hori geldirik ikusteak rabia ematen digu. 

Hurrengora arte!

 
G
garikoitz
07/01/2013 11:58

Egunon !!

Gu ere elektrizistarekin egon gara eta nahiko gustora geldittu ga obran sartzen dena ikusi dugunean.hasiera baten komunetan bakarrik argi puntu bat jarri behar ziguten.lababoko mueblean argi puntua nahi izanez gero guk ordaindu behar genuen.azkenean kostruktorea egingo da kargu.gañekon obratik datozen entxufe,argi puntu etab ekin gustora gaude.

Galdera bat,sukaldeko grifoa estraiblea obratik dator edo plus bat ordaindu behar da nahi izanez gero?erakutsi dizuete saltokin?

Urte berrion denoi.

Aio.

 
B
Bizilagun
04/01/2013 10:44

Kaixo!

Ba oraindik Saltokikoen arantzunaren edo soluzioaren zain gaude, zuek esan bezela, errexena dirua bueltatzea da baino dirudienez ez dute hori egiteko asmoa.

Sukaldeko grifoa guk ere extraiblea jartzea pentsatu genuen baina egia esan, ez daukat Saltokikoei dirua ordaintzeko gogorikan eta ez dakit ze ingo degun azkenian.

Gu ere elektrizistarekin egon ginan baino plano bat biali behar zigula esan zigun ta oraindik ez digu bidali. Suposatzen det gabonak ta gero bidaliko digula.

Sukaldeko azulejoak ere aukeratu genituen.

Agur bat,

 
L
lizanoeta
31/12/2012 07:14

Aupa!!

Bizilagun, nik ere ez det ulertzen zergtaik ez dizueten soluziorik ematen. Behintzat dirua bueltatu eta listo, ez?

Whitina, gu ere azulejoak eta gero ez gea inor gehiagorekin egon. Pentsatzen det erregeak pasata hasiko dela berriz mugimendua. Facebooken sukaleak noiz ikusiko genituen galdetuta behintzat hori esan zidaten.

Ah! Ikusiko zenueten, nola jarri zuten sukaldeko grifoa Targa modeloa zela. Interneten beitu nuen ta bi Targa daude: normala eta extraiblea. Obran normala sartzen da, eta extraibleak ez dut oritzen zenbat gehiago balio zuen, baiba guk seguru asko hala jarriko dugu...

Mila esker entxufe eta abarrei buruzko informazioagatik, Unai. 

Ondo ondo amaitu urtea eta hobeto hasi. 2013 bertan dago ta amaieran, gauzak ondo, gure etxetxoan egongo gara. Ondo pasa!

 

 

 
U
unai_i
28/12/2012 11:55

Kaixo denoi.

Ni egon naiz elektrizistarekin, eta entxufe eta interruptoreak toki batetik bestera mugitzeak ez du kosturik suposatzen. Kopuru berdina mantentzen bada beintzat. Argi puntu bat + interruptore bat 18€ inguru ziren eta entxufe bat jartzea 20€. Nahiko interruptore eta entxufe jartzen dituzte. Baten bat gehitu nahi bada ondo, bestela ez dago gaizki. Nik interrup. eta entxufe asko tokiz aldatu ditut eta gela batetik bestera pasa ere bai. Komunetan ispilu gainean ez dute argirik jartzen.

Urte berri on!

 
W
Withina
27/12/2012 18:00

Arratsaldeon Bizilagun,

Zure mezua irakirri eta gero ez dakit zergatik ez dizueten bueltatzen gutxienez ordaindu duzuen 70€ak. Hau esaten dizut haiek ez dizutelako bueltatuko diru guztia zuek produktu gehiago erosten ez baduzue eta diru kopuru hori (bueltatu behar dizuetena) zuk ordaindu behar duzuna baino gehiago bada. Ez dakit ondo azaldu naizen...Hala ere, haiek akatsa egin badute soluzio bat ematea ondo egongo litzateke.

Bestetik, berririk ez ditugu. Espero dugu urtarrilean mugimendu gehiago izatea oraindik ez garela joan sukaldeak ikustera ezta fontaneroarekin edota elektrizistarekin ere. Zuek elektrizistarekin egon zarete? Ba al dakizu zenbat balio duen entxufe bat gehiago jartzea?

Ondo ibili, ondo bukatu urtea eta hobeto hasi 2013a!

 
B
Bizilagun
27/12/2012 09:32

Egunon!

Saltokirekin berriro arazoak edukitzea hari gera, eskatu genion guztiaren presupuestoa egin ziguten eta asieran, bidet-a 160,30€ balio zitula esan ziguten eta bidet-aren grifoa 85,10€. Ba gero hori ez zela horrela esan eta 160,30€ horietan dena sartzen zela esan ziguten (Bidet-a + bere grifoa). Idoiari (Salkoko neska bat), hori horrela zen begiratzeko esan genion baino ez zuen ezer galdetu. Eskerrak neri Agurneri galdetzea bururatu zitzaidan, nik nuelako arrazoi. Gure presupuestoan 70€ gehiago ordaindu behar genitula atera zitzaigun eta ingresoa egitera joan ginan. Orain gauza da ez genula ezer ordaindu behar 85,10€ horiekin gu irabazten ateratzen ginelako. Ba oraindik ez daukagu soluziorik, beti bezela Saltokikoek gauzak gaizki egiten hari dira eta oso nazkatuak gaude. Norbaitek bidet-a kendu badu, mesedez begiratu zuen presupuestoa, zuek ere gaizki egina eduki dezakezue eta.

Norbaitek berririk al du?

Ondo izan eta eguberri on!

 
B
Bizilagun
04/12/2012 15:24

Erradioreak bat bakarrik dago aukeran, beste bat nahi izanez gero, ordaindu egin beharko zenukete. Fontaneroarekin egotean galdetu lasai.

 
W
Withina
04/12/2012 15:18

Arratsaldeon guztioi,

Beste zalantza bat sortu zaigu eta agian zuek, 2.blokekoek jakingo duzue. Erradiadore mota aukera daiteke edo modelo bakar bat dago? Guri erradiadore horizontal bat jarri nahi genuke (Zaldibian ikusi genuen bezalakoa), baina ez dakigu posiblea den ala ez. 

Ondo ibili,

 
B
Bizilagun
30/11/2012 11:23

Fontaneroarekin egotean dena argi euki behar duzue, ala ere dudaren bat badakazue berak lagunduko dizue. Guk gutxi gora behera dena nahiko argi genekan, radiadore batzuk ezin ziren guk nahi genun tokian jarri eta berak esan zigun nun jarri. Gizon jatorra da.

Beste aldetik, Agurneri sukaldeko iturriari buruz galdetu diot eta oraintxe blog-an jarri dute erantzuna. Targa modeloa jarriko digute eta Saltokikoengana joan behar degu ikusi edo aldatu nahi badegu.

Agur bat,

 
W
Withina
30/11/2012 08:49

Ba ez lizanoeta, oraindik ez dugu jaso beste inoren berri. Gu pasa den igandean egon ginan Anoetan eta gure blokea ixtear dago. Baina barruko banaketak egin gabe daude eta fontaneroarekin egoteko uste dut gelak separatuak egon behar direla. Espero dugu hori azkar egitea baina batek daki... Berriren bat izatean, esango dizut...

Beste galdera bat, fontaneroarekin egon zaretenean momento horretan erabaki duzue erradiadoreen kokapena edo denbora ematen dizu pentsatzeko? 

 
L
lizanoeta
30/11/2012 07:26

Egunon!

Bizilagun, guri oraindik ez digute deitu... Ta bestea ere galdera ona. Guk ez dakigu ezer. Agian Agurneri galdetzea da onena. 

Azken aldian lanetik irten garenerako dagoeneko gaua zenez aspadi ez gara obra ikustera pasa. Ea bihar edo etzi pasazterik dugun.

Fontaneroak ere ez digu deitu. Whitina, zuei, norbaitek gehiago deitu dizue?,

Asteburu on danontzat!

 

 
B
Bizilagun
29/11/2012 17:37

Arratasalde on!

Norbait gehiago jun al da sukaldeak ikustera? Ala bada, bidali dizkizuete presupuestoak? Guri oraindik ez. Beste gauz bat, sukaldeko grifoa zeinek jarriko du? Xey-koak esan ziguten beraiek ez zutela jarriko, Saltkikoei idatzi nien baino beti bezela ez dute erantzuten. Bihar deitu beharko diet.

Ondo izan,

 
U
unai_i
27/11/2012 17:35

Ez nuen kristalarekin galdetu. Ahaztuta nengoen. Ahala ere emaila bidaltzean egun batzuk itxoin beharra dago baina erantzuten dute. Aber galdetzen diodan...

Ondo segi.

 
B
Bizilagun
27/11/2012 17:31

Eskerrikasko Unai, beste gauz bat, goiko armairua azkenean normala ala kristalarekin jarriko duzu? Galdetu zenun zenbat balio zuen kristala zeukana?

Lehengo astean fontaneroarekin egon ginen ta aste hontatik aurrera, elektrizistak deitzen asiko zela esan zigun.

Bai! Fontaneroarengana joan ginenean ikusi genuen fatsada! Oso, oso polita benetan. Horrekin behintzat oso gustora gaude.

Ondo izan,

 
U
unai_i
27/11/2012 17:18

Bai bidali diate sukaldeko presupuestoa. Bi aldaketa txiki egin ditut: basurako atea extraiblea 125€ (birziklatzeko kubo ezberdinak sartzeko). Beste aldaketa, goiko armarioa, arraska gainekoa, bi 60ko izan beharrean bi horizontal baina luzera 120cm koa. Hau goraka irikitzen da. Honen prezioa 199€. Bidali didate presupuestoa baina ez diet oraindik konfirmatu armarioen kolorea ze javier zeramiketara ez dute oraindik encimera muestrak ekarri. Aste hontan ekartzen dituzte. Nik dena ondo ikusitakoan emango diet baiezkoa. Azulejoak urtarrilean hasten direla jartzen esan digute. Beraz elektrizistarekin lehenago egon beharko degu....suposatzen det. 

Fatxada ikusi dezue ze polita geratzen ari den.... Harri zuria asko gustatu zait egiten duen kontrastea adreilu beltzarekin

Animo aurrera goaz ta ya datorren urtean denok etxe berrin!

 
B
Bizilagun
27/11/2012 13:44

Kaixo!

Agurnek esan digu, memorian ez duela hori jartzen, hau da, labadora ez dala inoxidablezkoa izaten. Dirudienez beti jartzen dute integratuta.

Unai, bidali dizute presupuestoa? Guri oraindik ez.

Agur bat,

 
B
Bizilagun
23/11/2012 20:03

Agurneri email bat bidaltzea erabaki det, oraintxe bidaliko diot. Ea astelehenean zer esaten digun lavadorari buruz. Erantzutean kontatuko dizuet.

 
W
Withina
23/11/2012 12:36

Ba egia da, hala dio memoriak. Ez naiz konturatu orain arte. Uste nuen inox zela eta ez integratua. 

Ba arrazoia duzu, leku gutxi dago gauzak gordetzeko. Zuek egingo duzuena oso irtenbide azkarra izango da armairu dexente izango dituzuelako. Guk azkenean saloia eta sukaldea independiente utzi genituen baina logela bateko armairua korridorera atera genuen despentsa gisa erabiltzeko. Eskerrak erabaki hori hartu genuela bestela...

 
B
Bizilagun
23/11/2012 12:15

Lavadora txuria da eta sukaldean integratua dago, hau da, gero ate bat dauka izkutatzeko. Guk nahiago genuen inoxidablezkoa izatea, integratuak daudenak ez daude gaizki baino oso modelo gutxi daude aukeran, eta egun batean aldatu nahi badegu, gutxio izango degu aukeratzeko.

Egia esan ez da armairu asko geratzen, guk horregatik pentsatu genuen sukaldea eta saloia bat egitea eta isla moduko bat jartzea, horrela islaren beheko aldea dena armairuak eukiko ditugu.

Guri eman diguten marrazkian hauxe dakag: 1metroko kajoiak, Unai-ek esan bezela, kuberteria eta kazuelak sartzeko prestatuta dagoena. Gero fregadero azpian geratzen dan ate normal bat, hori ere etxea garbitzeko gauzak gordetzeko erabili daiteke. Goiko aldean beste bi ate daude 60 zentimetrotakoak eta frigorifikuan eta mikroondasaren gainean geratzen dite beste bi toki txiki. Neri oso toki gutxi dagoela iruditzen zait.

 
W
Withina
23/11/2012 12:00

Egunon!

Bizilagun, zure mezua irakurri eta gero nahiko harrituta geratu gara. Guk ere pentsatzen genuen labadora inoxidablezkoa zela. Nolakoa da?

Eta gero beste zalantza bat daukagu sukaldeko altzariei buruz. Zuk esaten duzu 3 kajoi besterik ez datozela obrako sukaldean. 3 kajoi horiek zeintzuk dira, Unaik esaten zituenak? Hau da, kubiertoak eta katxarroak (sartaginak, kazuelak) sartzeko kajoiak?.

Ez dakit non sartuko ditugun sukaldeko tramankulu guztiak! 

Asteburu on izan,

 
B
Bizilagun
23/11/2012 10:45

Egunon!

Atzo joan ginen sukaldeak ikustera eta bastante kontentu bueltatu ginan, sukalde politak daude, ala ere, nahiko xinplea jarri digute, 3 kajoi bakarrik dazkagu eta gehiago nahi baditugu, diferentzia ordaindu behar degu. Kristala ere ez da sartzen eta nere ustez, oso polita geratzen dan gauz bat da. Granitoarena galdetu genuen, batzuk sartzen dira baino egia esan, oso itxusiak dira eta dauden sukaldeekin ez dira batere ondo geratzen. Silestonea ere, Unai-ek esan zuen bezela ez dago aukera asko, 7 ezberdin zeudela ustet eta hoietatik 3 beige hori kolorekoak dira eta nere ustez oso itxusiak dira. Besteak grixak eta beltza dira.

Elektrodomestikoei buruz, labadora nahiko kaxkarra da, gainera guk inoxidablezkoa izango zela pentsatzen genuen baino ez da horrela. 1000 reboluziotakoa da eta hemen daukagun egualdi kaxkarrarekin, neri 1200 reboluziotakoa jartzea gomendatu zidaten.

Asteburu ona izan,

 
W
Withina
21/11/2012 15:05

Arratsaldeon guztioi,

Xey weborria begiratu dut eta egia esateko sukaldeak oso antzekoak dira. Modelo guztiak erakusten dizkizuete? 

Ah, atzo bainuetako azulejoak ikusten egon ginen eta oso pozik atera ginen. Javierrek esan zigun sukaldeak ikusi eta gero berari deitu sukaldeko azulejoak erabakitzeko. 

Animo guztioi obra aurrera doala eta gutxiago falta dela gure pisua izateko!

Ondo izan,

 
B
Bizilagun
21/11/2012 11:42

Nik behintzat oraindik ez dakit ezer enzimerarei buruz. Egia da memoria Silestonea edo Granitoa aukeran edukiko genuela jartzen dula. Berez, ala izan beharko luke. Zerbait jakiten detenian esango dizuet.

 
G
garikoitz
20/11/2012 21:00

lehen ahaztu egin zait komentatzea eta... badakizue zeozer entzimeraren asuntoaz? granitoa badago aukeran?

gaona pasa

 
G
garikoitz
20/11/2012 20:46

gabon!!

guri ere deittu digute xey etik biño horario hoiekin krixton "putada"itten digute.beraiekin egon gara ta san digute prisa duen gauza bakarra sukaldearen distribuzioa dela eta armarioak beranduago ere aukeratu daitezke.

gero arte

 
L
lizanoeta
20/11/2012 18:06

Mila esker berriz ere Unai!

Ah! (Hau danontzat) Badakizue nola inguruan beste etxe batzuk doazen eta... Beno ba aurrekoan obra iksutera joan ginen eta itxuraz hasi dira beste etxeetako baten obrak ere, bigarren promozioko blokearen ondoan. Pentsatzen det Aburuzarena dela...

Besterik gabe

Ondo izan

,

 
U
unai_i
20/11/2012 11:52

Labe txikia esan nahi nuen: zabalera normal 60cm baina altuera 45cm koa. Normala da 60x60koa. Nei naikoa iruitu zitzaidan eguneroko janariak sartzeko.

Neri Silestonea bakarrik atera zidaten ikusteko baina memorian jartzen zuen granitoa ere posible zela.

Gauza da ni idea eta kolore bastante fijoekin joan nitzala eta ez zizkidan beste gauzak erakutsi.

Distribuzia sukaldekoa bastante fijoa da. Atetik sartu eta aurrena frigoa, gero labadora azpin, gainean labea eta mikroondasa. Bi modulo hauek columna moduan dira. Ondoren arraska, ondoan lavavajillas eta azkenik su-plaka azpian cajoi zabalekin. Suposatzen det moduloak aldatu daitezkela baina nik horrela utzi det. Prezioei buruz ez dakit ezer.

Ondo izan

 
B
Bizilagun
20/11/2012 09:58

Nik ere beste duda bat daukat, Silestone-a dago bakarrik aukeratzeko ala granitoa ere dago aukeran? Eta sukaldearen diseinua beraiek esandako izan behar du ala gauzak tokiz aldatu daitezke(diru gehiago ordaindu gabe esan nahi det)?

Ondo izan,

 
L
lizanoeta
20/11/2012 09:52

Mila esker informazioagatik Unai! 

Webgunean ikusi ditugu aipazten dituzun modeloak ta itxura ona dute.

Galdera bat: "labea txikia" esaten duzunean, neurriren bat esan dizute? 

 
B
Bizilagun
19/11/2012 17:01

Mila esker Unai,oraintxe begiratuko ditut modelo horiek,horrela joaten garenerako ideia bat izan dezakegu. Joaten garenean komentatuko dizuet ze iruditu zaigun.

Agur bat,

 

Fin del hilo
380  mensajes<123 ... 910>
Mensajes Relacionados
© 2002-2024 - HABITATSOFT S.L.U. CIF B-61562088 c/ Josefa Valcárcel, 40 bis 28027 Madrid
Contacto |  Publicidad |  Aviso Legal  |  Blog |  Catastro |  Facebook |  Twitter
Vocento