ATENCIÓN: Tu navegador no soporta Javascript, necesario para que la navegación por esta web sea óptima
Por favor, habilita Javascript desde las opciones de tu navegador (Ver cómo)
Edificio Podavines Edificio Podavines

Edificio Podavines

Edificio Podavines/Podabines

Ongi etorri

Actualizado 12/09/2017
968 lecturas acumuladas
22  mensajes12Siguiente >
Autor
Tema
Fecha
ene.-2017
31 mens.
Usuario Ocasional
01/02/2017 16:01

Ongi etorri foro honetara!
 

ene.-2017
31 mens.
Usuario Ocasional
10/02/2017 16:01

Ea pixkanaka jende gehiago batzen joaten den.

abr.-2017
5 mens.
Usuario Circunstancial
19/04/2017 20:02

Gu ere hemendik izango gara. Plazer bat ;)!
 

ene.-2017
31 mens.
Usuario Ocasional
23/04/2017 12:14

Ongi etorri, AceVentura!

ene.-2017
31 mens.
Usuario Ocasional
29/04/2017 12:25
Epa, AceVentura:
Albistean ikusiko zenuenez, udalak obretarako lizentzia eman du. Pentsatzen dut laster deituko digutela hurrengo ordainketa egiteko.
abr.-2017
5 mens.
Usuario Circunstancial
01/05/2017 10:45
Kaixo Katagorrii!

Bai, baina dakigula beste sinadura baten zai zeuden, maiatza hasieran emango zena. Hortaz, gure kalkulo xumeek diote maiatza erdialdera ordaindu beharko dugula. Mugitzen hasi beharko.

Zuk uste momentu horretan jasoko dugula Materialen informea? Webgunean ipintzen duena eskasa baita. Gu urduri gaude dagoeneko ;)!

Besarkada bat bizilagun!
ene.-2017
31 mens.
Usuario Ocasional
02/05/2017 11:29

Kaixo, AceVentura!

Ondo informatuta zaudela ikusten dut. Aizu, materialen informea esan duzunean zertaz ari zara, zehazki? Guri salerosketako kontratu pribatua sinatu genuenean eman ziguten jarriko zituzten materialen zerrenda. Geroago beste txosten bat eman behar digute?

Maiatzaren hasierakoa Madrilen sinatu behar zutena da? (enkanteari buruzko zerbait zela uste dut, baina agian beste zerbaitetaz ari gara)

Ondo segi!

ene.-2017
31 mens.
Usuario Ocasional
10/05/2017 20:04

Maiatzaren bukaera aldera izango dela uste dut.

Agur bero bat

abr.-2017
5 mens.
Usuario Circunstancial
10/05/2017 20:42
Kaixo Katagorri,

Guk salerosketa pribatua oraindik ez dugu sinatu, soilik erreserba, horregatik izango da beraz ez dugula materialen informerik.

Maiatza amaieran izango da hurrengo ordainketa orduan?

Ea dena ongi doan.

Muxu bat,
ene.-2017
31 mens.
Usuario Ocasional
11/05/2017 21:53

Uste dut webguneko material berberak agertzen direla. 

Maiatzaren bukaeratik ekainaren hasierara arte uste dut, 15 eguneko epea zegoela uste dut. Dena den, abisatuko digute.

Materialei buruz zer da zehazki jakin nahi duzuna?

ene.-2017
31 mens.
Usuario Ocasional
04/06/2017 11:23

Zer moduz? Ematen du hilabete honetan hasiko direla erosketa-kontratuaren zirriborroak erakusten, behin betikoa egin eta sinatzeko, baita hurrengo ordainketarako datuak (beste kontu korronte batean egin behar da) ematen ere. Interneten begiratu dut eta Ausartondo jende berberak eramaten du (promotorakoek).

ene.-2017
31 mens.
Usuario Ocasional
04/06/2017 11:26

Konturatu naiz aurrekoan esan nizula salerosketa-kontratua sinatu dudala, baina nahastu egin nintzen, aurrekontratua edo horrelako zerbait da sinatu nuena, hau da, erreserbarena.

Orain, hil honetan, emango digute kontratua (guri, behintzat, ze ez dakit dena hilabete honetan egingo duten edo erreserba egiteko hurrenkeraren arabera batzuek beranduago egingo duten).

abr.-2017
5 mens.
Usuario Circunstancial
04/06/2017 14:07
Kaixo Katagorri!

Bai, guk ere hil honetan sinatu eta pagatzen dugu. Bidali digute dagoeneko materialena, hortaz pozik. Pentsatzen dugu paretetako kolore plastikoak diotenean hirun arten edo aukeratu beharko dugula... Ea ea gu ya emozionatuta. 2019ko ekaina aurretik emango digutela dio informeak..guk hurrengo gabonetarako espero genuen, pazientzia eduki beharko dugu.

Ze portaletan zaudete? Ikusi dugu oraindik badituztela salgai hogei bat etxebizitza. Promozioa egin beharko diegu ;)

Muxu bat bikote!
ene.-2017
31 mens.
Usuario Ocasional
04/06/2017 22:20

Ze ondo! Gauzak aurrera doaz.

Guri ez zaigu inporta 2018ko ekainean ematea. Horrela dirua aurrezteko denbora gehiago izango dugu. Gainera, pertsonalki nahiago dut pisuak ondo eraikitzea, nahiz eta horretarako denbora gehiago behar izan. 

Ikusi dut Podavinesko webgunean, bai, pisu batzuk salgai geratzen direla. Fotocasan edo Idealistan ere jarri dituzte iragarkiak. Uste dut pisuetako batzuk bialera ematen dutenak direla eta beste batzuk barrualdera ematen dute. Dena den, distribuzio ona dute. Beste pisu batzuk ondo kokatuta daudela iruditu zait, laster salduko dituztela pentsatzen dut. Egia esan, zona bakoitzak abantailak eta desabantailak ditu. 

Beste muxu bat zuentzat!

sep.-2008
809 mens.
Administrador
Mensajes Relacionados
  •   Estamos buscando mensajes relacionados

Buscar más...
© 2002-2017 - Neo Affinis S.L.U. CIF B-85063931 Zurbano, 45 1º, 28010 Madrid
Contacto |  Publicidad |  Quiénes somos |  Aviso Legal |  Blog
Facebook |  Twitter |  Linkedin |  Google+