Volver al foro
B
Bizilagun
13/03/2012 21:28

Bai, guk juteko asmoa dakagu. Piso pilotoa jartzean abixatuko zigutela esan ziguten. Ikusteko gogoa badakazute Leireri galdetu eta seguru ez dizuetela arazorik jarriko.

Gaur interneten gure etxe ondoan, (Bigarren fasearen ondoan) beste etxe bat in behar dutela ikusi det, saltzen hari dira ia, pentsatzen det laister asiko direla eraikitzen. Ikusi nahi badezute, abuzuza.com-en azaltzen da. Etxe hau trenaren ondoan geratzen da.

Agur bat

 
G
garikoitz
13/03/2012 11:35

apa!

guk garajea hartu dugu.zaldibiko asuntoari buruz ez dakigu ezer .zuek joateko asmorik bai?

 
B
Bizilagun
13/03/2012 09:55

Egunon!

Zimentazioa duela aste batzuk bukatu zuten. Garajeetako lurra ormigoiez bete dute eta igandean behintzat lehenengo solairua egiten hari ziren.

Garikoitz, zuek garajea erosi dezute?

Zuei Zaldibiko etxe bat ikustera joateko esan dizuete? Guri bai, han etxearen kalitateak ikusi ahalko genula esan ziguten.

Ondo izan!

 
G
garikoitz
13/03/2012 09:50

AUPA!

Guk ere bigarren faseko etxebizitza bat hartu dugu.

Printzipioz  momentuz beste berririk ez dugu.itxuraz oaindik zimentazioakin jarraitzen dute.

Hemendik aurrera beraz  blog honen bidez komunikatuko gera.

Guk ere ez dakigu nork gehiok idatzi dezakeen blog honetan.

Gero arte,

 
B
Bizilagun
01/03/2012 14:16

Guk bigarren fasea erosi degu.

Hemendik hitz egiten badugu, nik asko eskertuko nizueke. Ni Hernanikoa naiz ta nere mutila Donostikoa. Guri esan ziguten Hernaniko jende gehiago erosi zutela etxea Anoetan. Zuek erez ez zerate Anoetakoak?

Nik ez det inor gehiago ezagutzen.

Aioooo

 
L
lizanoeta
01/03/2012 12:15

Aupa!

Guk lehen fasea erosi dugu.

Kasualitatea, GrupoEibarren esan ziguten erosle gehienak bertakoak zirela eta hemen justu bertakoak ez garenak elkartu gara ;)

Agian hemendik hitz eginda ez dugu geratu beharrik, baina kontua jende gehiago erakartzea da. Ezagutzen duzue beste norbait?

 
B
Bizilagun
01/03/2012 11:47

Kaixo,

Barkatu lehenago ez erantzuteagatik baino ez dut ezertarako denborarik izan.

Guk orain, arazo batzuengatik, oso zail daukagu egunen batean geratzeko, ala ere, zuek eguna eta ordua jarri eta lasai geratu zaitezkete.

Gu erez ez gara Anoetakoak. Ze fase erosi dezute zuek? Lehenengoa ala bigarrena?

Agur bat,

Ondo izan

 
G
garikoitz
22/02/2012 21:22

Gabon!

Guk astelehenetik ostegunera nahiko zail daukagu zeren etxera gaueko 9-30arte ez gera iristen.ostiral atsaldea 19-30tatik aurrera edo asteburuan gelditzea posible balitz guretzat hobeto.

Gu ez gara anoetakoak,eta zuek?.

Aio eta ondo izan.

 
L
lizanoeta
22/02/2012 20:22

Aupa! Ba agian datorren asteko arratsalderen batean gera gintezke... Baina gu atsaldeko zazpik arte edo ez gea iristen etxea... Anoetakoak bertakoak zarete?

Bizilagun, guk ez dugu garajerik hartu. Komuneko muebleena eta armairu enpotratutana imajinatzen genun, baina manparena ez...

 
G
garikoitz
12/02/2012 22:30

Gabon!

Guri ere ongi iruditzen zaigu egunen batean gelditzea.Nahi duzuenean eguna jarri.Bertan saiatuko gara dauzkagun dudak argitzen.ikusi arte.

Aio.

 
B
Bizilagun
09/02/2012 22:20

Kaixo!!

Ba bai, neri ondo iruditzen zait. Blog honetan ere dakigun informazio guztia jarri dezakegu.

Nik batzuk komentatuko ditut:

-Armairu enpotratuetan ateak bakarrik jarriko dizkigute, barrutik gure kontu jarri beharko degu.

-"Falso techo" beharrezkoa den tokietan bakarrik jarriko digute.

-Aldaketetan ez dute dirua itzultzen.

-Bainuetan ez dituzte ez armairuak eta ez mamparak jarriko.

Ta beste gauz bat, zuek suposatzen det garajea erosiko zenutela ezta? Bigarren bat erosteko asmotan zaudete?

Espero det jarritakoa zerbaitetako balio izana.

Aioooo

 
L
lizanoeta
09/02/2012 21:53

Gabon!!! Pentsatzen ari nintzen agian ondo legokela egunen batean edo hitz egiteko elkartzea: bakoitzak dakiguna kontatu, jende gehiago nola bildu pentsatu (adibidez, orri honetan bertan inprimatzeko karteltxo eta txarteltxoak daude)... Ez dakit zer iruditzen zaizuen edo promozio honetako beste norbait ezagutzen duzuen...

 
G
garikoitz
01/02/2012 18:52

atsaldeon!

Ba bai zimentazioakin aurrera doaz.Aurrekoan  pasatu nintzen ikustera eta gutxienez itxura hartzen ari da.Obrak aurrera joan ahala grupo eibarreko blogean argazkiak jartzen joango omen dira.Ea dena ondo eta jarraian joaten den ze pixkat luze egiten ari da.

Beste bar arte,

 

aio,

 
L
lizanoeta
01/02/2012 13:09

Kaixo! Kostata bada ere, badirudi badoala aurrera. Aurrekoan grupoeibarren blogean jartzen zuen zimentazioak hilabete iraungo duela eta gero egiturarekin hasiko direla...

Ea azkar doan eta hemendik biltzen hasten gean, badaezpada ere

Ondo izan!

 
B
Bizilagun
04/12/2011 22:39

Inork ez badu ezer komentatzen, foroa itxiko dutela jarri didate email batean. Animatu zaitezte!

 

Si nadie hace ningún comentario, me han mandado un email diciendo que nos van a cerrar este foro. Animaos!

 
B
Bizilagun
03/10/2011 23:49

Nadie se anima a poner algún comentario? Hay muchas visitas al foro pero nadie escribe nada.Animaros!

 

Inork ez du komentariorik jarri nahi? Animatu mesedez!

 
B
Bizilagun
05/09/2011 09:59

Egunon!

 

Ba bai, ostiralian urbildu nitzan Anoetara ta ikusi nun eskabadorak han zebiltzala, ba zen garaia! Kontratuanari buruz, neri kontratuaren kopia bidali zidaten sinatzera jun aurretik irakurtzeko. Lasai dena irakurri degu ta aste hontan geratuko gera in behar dan guztia egiteko.

 

Aio!

 
G
garikoitz
04/09/2011 22:34

Kaixo!

Itxuraz hasi dira obrarekin zeren eta makinak lanean ikusi ditut,bestela ez dakit gauza haundirik.Kontratuekin irailean hastekoak dira baina zihurtatzeko onena promotoreari deitzea izango da.

aio

 
B
Bizilagun
02/09/2011 09:11

Aupa Garikoitz!

Guk oraindik ez degu kontratua sinatu ta esan ziguten denak kontratuak sinatu arte etzirela obrarekin asiko. Zuie ze esan zizueten? Ziur dakizu obrarekin asi direla?Milesker!

Aio

 
G
garikoitz
01/09/2011 17:08

kaixo bizilagun:

Ba bai nozbait hasi dia etxea eraikitzen.Guk ere anoetan pisu bat hartu dugu.Ea obrak zer moduz joaten diren.

 

agur

 

Fin del hilo
380  mensajes<12 ... 78910
Mensajes Relacionados
© 2002-2024 - HABITATSOFT S.L.U. CIF B-61562088 c/ Josefa Valcárcel, 40 bis 28027 Madrid
Contacto |  Publicidad |  Aviso Legal  |  Blog |  Catastro |  Facebook |  Twitter
Vocento