Volver al foro
G
garikoitz
19/05/2012 14:19

Apa!!!

Guri esan ziguten salako nahiz logeletako argiak obraz paretean datozela,.Falso tetxoa sukalden, pasillun eta komunetan bakarrik dago beraz elektrizistarekin egotean esan beharko zaizkio gauza hoiek , ze batzutan arazoak egoten dira tetxuan argi puntuak jartzeko,segun materiala (adib tetxua hormigoizkoa edo zeozer antzekoa denean).Baita ere suposatzen dut faltso tetxoa ere jarri daitekeela salan eta logeletan baina horrek denak plus bat suposatuko du.

Animo, hasi besterik ez gara egin eta !!!

aioo

 
L
lizanoeta
19/05/2012 13:34

Aupa!!!!

Gu asteazkenean egon ginen eta nahiko gustura. Noski kontuan izan behar da etxerik handien eta txukunena erakusten dutela betiwink

Sukaldea adibidez asko gustattu zitzaigun (beno, radiadorea sukaldean nola zegoen ez gehiegi...) baina guren seguru aski ezingo dugu bi frenteta jarri eta beraz toki gutxiago izango dugu armarioentzako eta abar.

Guk ere komun txikian korredera jarriko degu eta bigarren logelako (guk bi logelako etxea hartu dugu) atea tokiz aldatuko dugu. Gure gelako komunean, berriz, bañeraren ordez dutxa jarriko dugu.

Argi puntuei buruz ere guri Agurnek ez zigun hori esan. Nik ulertu nion nahi izanez gero, segun eta nola amueblatuko dugun pentsatuta, guk komentatu genezakeela argi puntuak aldatzea edo...

Beno, bagoazela pixkanakasmiley

Asteburu on!

 
B
Bizilagun
19/05/2012 12:42

Egunon!

Argi puntuak paretetan jarriko dituztela? Horrek ez du inungo lojikarik.Gainera guk Agurnekin horretaz hitz egiten egon ginen eta ez zigun ezer esanEmail bat bialiko diet galdetzen.

Ondo izan!

 
G
garikoitz
19/05/2012 08:59

Egunon!!

Gu atzo izan giñan zaldibin eta gustora geldittu giñan ikusitakoarekin.Aldaketa askorik ez dugu egingo.Sarreran armario empotratu bat jarriko dugu  eta dudan gaude komun "ttikian" ate korredera jarri edo ez. Beste guztia dagoen bezela utziko dugu.Labadora kanpoan jartzeko asmoa ere azaldu genion leireri eta aparejadorearekin hitzegin behar zuela esan zigun.

Leirek komentatu zigun salan nahiz logeletan argi puntuak tetxuan joan beharrean paretean joango direla, eta horrek ez zigun asko konbentzitu.

Gero arte!!

 
B
Bizilagun
17/05/2012 10:38

Kaixo denoi!

Ikusten det denak aldaketak iteko asmoarekin gaudela, nik azkenean gauza dexente aldatuko ditut, batez ere ateakKorredera jartzeagatik 300€ gehio asko da eztaegia esan ez dakit ate batek zenbat balio dun baino asko iruitze zait,jeje.

Gauzak elejitzen asteak ilusio handia egiten dit, gauzak aurrera doazela esan nahi duta.Ze ondo!

Agur bat,

 
U
unai_i
16/05/2012 12:35

Kaixo, nei esan zidan Leirek 300€ inguru kobratzen zutela ate normaletik korredera jartzera. Nik bi komunetan nahi det jarri korredera. Txikian beitzat leku asko irabazten da. Eta gela nagusian distribuzioa aldatu det, horrela bi armario eta komuna txikituko det. Gainera dutxa jarriko det fondoan dbañeraren ainako handia, dutxatu eta sekatzeko zonak. Sukaldean berriz encimera beraik proposatutako lekuan jarriko det ze bietan jartzen probatu det eta 6-8 pertxonentzat ez da toki handirik geratzen, pixkat juxtu. Beraz salatik mahaia kendu eta sukalden mahai dexente bat sartukodet.

Animo etxea gora doala!

 
W
Withina
16/05/2012 10:32

Egunon lizanoeta!

Ba bai, Agurnek esan zigun prezioa zertxobait igoko dela ate korredera jartzen bada baina ez zigun esan zenbat.

Aldaketen notak hartzen ditu eta horrekin presupuesto bat prestatzen dute aldaketa batzuk ez dutelako prezioa igotzen baina beste batzuk bai. Orduan gero deituko digu Agurnek beste egunen batean geratzeko eta aldaketa horiek onartzeko

Ikusiko duzue zenbat ideia hona hartuko dituzue zuen pisuarentzako.

Ondo izan,

 
L
lizanoeta
16/05/2012 10:25

Guk ere logela nagusiko atea korredera bihurtu nahi genuke eta logelako komunean bañeraren ordez dutxa jarri. Ea zer esaten digun Agurnek.

@Withina, ate korrederak jartzeak kostua igotzen duen esan zizuen Agurnek?

Egun ona izan ezazue denok! Gu arratsaldeko azken orduan goaz Zaldibira :)

 
W
Withina
14/05/2012 07:55

Egunon

Ostiralean Zaldibian egon ginen eta ikaragarri gustatu zitzaigun pisua. Aldaketa batzuk egin ditugu, batez ere, hiru ate lekuz aldatu ditugu eta batzuk ate korrederak bihurtu ditugu lekua irabazteko, adibidez, aseoan

Agurnek esan digu indukziozko plaka jartzeko aukera emango digutela sukaldean eta orain presupuestoak eskatzen ari direlako gure sulkadeentzako xey-koei.

Agurnek ere esan zigun hilabete honetan zehar bezero guztiekin hitz egin nahi dutela berehala aldaketa horiek sinatzeko

Besterik gabe,

Laster arte!

 
B
Bizilagun
10/05/2012 19:45

Kaixo Lizanoeta, nik ere sukaldea bi frentetan jartzea pentsatu nuen baina gero salan ez da toki asko geratzen sofá bat eta mahaia jartzeko.Etxean neurtzen ibili nintzen eta oso oso juxtu geratzen da, guk horregatik pentsatu genuen pareta bota eta isla edo barra moduko bat jartzeahorrela salak tokia irabazten du ta mahaiarentzako leku gehiago geratzen da.

Bañerarena ez dakit, guk gurean dagoen bezela gustora gaude, zuen etxeak ez dakit nola eukiko duen.

Ondo segi!

 
L
lizanoeta
10/05/2012 17:50

Arratsaldeon!

Gu zalantzan geunden sala-sukalderan kontuarekin, baina seguruenik ez dugu egingo. Sukaldea, planoan azaltzen den bezala egin beharrean, bi frentetan jartzea pentsatzen ari gara...

Ta nik uste logelako komunean bañeraren orientazioa aldatuta espazioa irabaz genezakeela, baina ez dakit.

Pentsatzen det pisu pilota ikusita agian ideiaren bat etorriko zaigula ;)

Ondo izan!

 
U
unai_i
08/05/2012 23:21

Kaixo denoi.

Ni gaur joan naiz zaldibiko etxea ikustera. Oso-oso ondo dago eta kalitateak primerakoak. Sukaldeak itsura ona dauka, indukziozko plaka jarriko dutela eta komonak eleganteak dira. Ni delineantea naiz konstrukzioan eta detalle guztiak begiratu ditut. Oso gustora atera naiz. Ateak oso eleganteak dira ta leihoak onak ematen dute. Komonetako bentilazioa ona da extraktore bidez ze ez daukate leihorik. Labadora tendederora atera nahi detela esan diet baina estudiatu egingo omen dute. Pena merezi du bisitatzeak pisua.

 
B
Bizilagun
08/05/2012 11:50

Kaixo!

Guk ere logela bateko atea tokiz aldatu degu eta sukaldeko pareta kenduko degu sala-cocina-comedor geratzeko. Beste guztia berdin geratuko da.

Ikusiko dezute nola gustatuko zaizuen Zaldibiko etxea, oso polita jarri dute baino garrantzitsuena materialak dira, sorpresa haundia eraman nuen atzopentsatzen genuna baino askoz hobeto daude, dena oso polita eta kalitate onekoak direla ikusten da. Ateak asko gustatu zitzaizkidan eta komuneko baldosak pasada bat zian.

Ondo segi!

 
W
Withina
08/05/2012 10:22

Kaixo Lizanoeta!

Guk aldaketaren bat edo pentsatuta badaukagu, batez ere, logela bateko atea lekuz aldatzea logelako armairu hori korridorean uzteko. Baina hori, ostiralean Agurneri esango diogu eta ea zer esaten digun

Zuek aldaketaren bat pentsatuta daukazue?

 
L
lizanoeta
08/05/2012 10:17

Aupa!! Gu datorren asteazkenean goaz. (Ai, ama, ze gogok!) Kontuako dizuegu gure inpresioa ere :-)

Ta ea gaur ere obra ikustera pasatzerik dugun...

Aizue, zuek inogo aldaketarik proposatu duzue planoaren gainean? Agurnek esan duenez, pisu pilotoa ikusteaz gain, aldaketez hitz egiteko aprobetxatu nahi du ;)

Animo, pixkanaka bagoaz aurrera!! :-) 

 
W
Withina
08/05/2012 08:58

Egunon denoi!

Bizilagun eskerrik asko zure azken mezuagatatik. Orain gu ere irrikitan gaude Zalbiako pisua ikusteaz

Gure iritia hemen ere idatziko dugu.

Ondo izan,

 
B
Bizilagun
07/05/2012 22:41

Gabon!

Gu gaur egon gera Zaldibiko etxean. Oso pozik bueltatu gera dena asko gustatu zaigulakobainuetako azulejuakegurrezko lurra, sanitarioak,...

Sukaldea ere kalitate onekoa dala iruditu zaigu, guri zein jarri behar diguten galdetu diogu baino oraindik ez dakitela esan diguseguraski Xey izango dala baino ezin zigula ziur esan.

Etxea ikustera joateko animatzen zaituztet, pena merezi du.

Agur bat,

 
W
Withina
07/05/2012 08:16

Ondo ba, ostiralean galdetuko diogu Agurneri ea zer esaten digun.

Ze, animatuko zarete Zalbidiara joatera? Nahi baduzue esango dizuegu nola ikusten ditugun materialak eta hori guztia.

Laster arte,

 
B
Bizilagun
03/05/2012 17:55

 

Leireri galdetu diot ze sukalde jarriko diguten dakiten ala ez ta oraindik ez dakitela esan dit

Nahi badezute zuek ere galdetu ea zuek erantzunean zorte gehio dakazuten.

Agur bat,

 
B
Bizilagun
03/05/2012 08:19

Egunon!kalde jarriko du

Leireri galdetuko diot ze sukalde jarriko diguten pentsatua dakaten ala ez.

Aldaketena, nik agian sukaldea aldatuko nuke oso kutrea bada, skalde hori urte askotako ekitzea pentsatzen det eta ez det oso kalitate txarrekoa izatea nahi.

Aio!!

 
W
Withina
03/05/2012 07:15

Egunon!

Bizilagun "xey"-koen weborria ikusten aritu naiz eta egia da bi kalitate motako sukaldeak daudela. Agian jada jakingo dute non erosiko distuzten sukaldeak grupo eibarrekoek, galdetzea besterik ez dago.

Hala ere, blogean jarri dute aldaketaren bat egin nahi badugula hilabete honetan zehar beraiekin harremanetan jarri behar garela eta Zaldibiako pisu pilotoaren bisita aprobetxatuz, egun horretan haiei jakinaraztea.

Aldaketaren bat pentsatuta zeneuzkaten?

Beno, laster arte!

 
B
Bizilagun
02/05/2012 11:06

Egunon!

Grupo eibarreko blog-an dauden beste etxe bizitzetako argazkiak begiratzen haritu naiz. Ze iruditzen zaizkizue beste etxeetan jarritako sukaldeak? Nei egia esan bastante kutreak eta kalitate baxukoak direla iruditu zaitXey-eko web-an sartu naiz eta nire ustez ez dira Xey markakoak, Forma markakoak baizik (web-an begiratzen badezuteXey sukaldeak jartzen dituzte alde batetik eta Forma sukadeak bestetik). Forma markakoak askoz kalitate txarragoa dakate, argazkiak ikusita segituan konturatzen zara.

Agur bat,

 
W
Withina
30/04/2012 20:15

Kaixo denoi!

Azkenik hitzordua daukagu Zaldibiako Pisu pilotoa ikusteko, maiatzaren 11n arratsaldeko zazpietan. Ea norbait animatzen den eta ondorioz elkar ezagutzeko aukera dugun. Laster arte Anoetarrak

 
B
Bizilagun
27/04/2012 22:12

Gabon guztioi!

Grupo Eibarrek argazki berriak jarri ditu ere blog-an!

Agur bat,

 
B
Bizilagun
22/04/2012 12:20

Egunon!

Bai, twitter-ian ere jarri zuten informazioa. Ea egia dan eta laister jun dezakegun, dena oso luzea egiten hari da eta.

Atzo Anoetan egon nintzen eta lehenengo pixua egin dute jada, ilusio iten du goraka dijoala ikusteak.

Ondo bukatu asteburua!

 
W
Withina
20/04/2012 22:46

Aupa!

Gaur Zaldibiako pisu pilotoari buruzko berri bat irakurri dut Facebook-ean eta hemen uzten dizuet zera hori:

Muebles Irureta ya está amueblando el piso piloto de Zaldibia, por lo que pensamos que para finales de este mes esté finalizado.
El 30 de Abril notificaremos a partir de que fecha podéis solicitar cita los compradores de Anoeta para visitarlo.
 

Hala ere, grupoeibarblog.com weborrian daukazue informazio hau.

Ondo izan!

 
W
Withina
17/04/2012 15:58

Kaixo denoi!

Guk ere hartu dugu pisu bat 1.blokean eta gaude Zaldibiko pisuaren ikustearen zain, batez ere, ideia bat izateko ze nahiko luze egiten ari da itxarotea. Guk dakigunez bezala pisu pilotoa montatu behar zutela eta bukatzear egongo omen dira.

Aizue! Guk ez genekien garajeena eta ondo legoke denon artean gauza horiei buruz egitea gauzak ondo egitekotan lehenengo momentutik.

Laster arte!

 
B
Bizilagun
17/04/2012 14:29

Kaixooo!!

Guk ere Zaldibiko etxea ikusteko gogoa dakagu, Grupo Eibarreko web-an planoa ikusi dezakezute. Atiko bat ikusiko degu, nahiko haundia egia esan. Leirek aldaketa batzuk egin dituztela esan zidan baino ideia bat egiteko ondo dago.

Agur bat,

 
L
lizanoeta
17/04/2012 13:21

Ongietorri Unai!

Ea pixkanaka jende gehiago elkartzen garen hemen, lanen garapena eta abarren berri izateko. :-)

Guk garajeen entxufeena ez geniekin baina egia da ez dela oso egokia batzuek gastu handia egiten badute eta besteek txikia denen artean ordaintzea... Denen artean hitz egin beharreko gauzetako bat izango da ;)

Badugu Zaldibikoa ikusteko gogoa, ideiai bat egiteko...

 

 
G
garikoitz
12/04/2012 10:40

Egunon unai!!

Gu leirekin egon giñan eta esan zigun zaldibiko etxe pilotoa prest zutenen abixtuko zigutela.

Argiaren asunto hortaz etzakat ideik ere.gauza horrela bada denen artean hitz egin beharko da.

Itxuraz ia asuntoa forma hartzen ari da.ea orain dena jarraian joaten den inongo geldiunerik gabe.

Beste bat arte,

Aio.

 
U
unai_i
11/04/2012 22:18

Iepa denei!!!

Nik ere 2. blokean hartu det pisua. Pentxatzen det ya laister hasiko direla jendeari deitzen distribuzioak erabakitzeko... hori esan zidan Leirek orain dela hilabete edo. Ez dakit begiratu dezuen, grupo eibarren blog-ean obraren argazkiak igotzen dituzte eta eman behar dituzten pausuak idatzi. Hona helbidea:

grupoeibarblog.com/2012/01/promocion-loatzope-anoeta/

 Azkenekoz Leirerekin hitz egin nuenean garajetan entxuferik jarriko ote duten galdetu nion. Esan zidan, garaje barnean entxufe bat eta lampara bat jarriko dela bere interruptorearekin, baina argia komunidadeko kontadore generaletik jarriko dutela. Nola trastero asko dauden, pentxatzen det jende askok hozgailuak edo beste gauzak jarriko dituela ta denon artean pagatzea ez da oso egokia. Ikusiko da.

Bestela bastante luze egiten ari zait itxaronaldia baina beintzat badoaz gora. Gaur izan naiz eta bigarren blokean portaletik lehen solairurainoko pilareak enkofratzen daude. Plaza eta beheko planta bukatu dituzte.

Aio!

Egia al da Zaldibiko piso pilotoa erakutsiko dutela?

 
G
garikoitz
21/03/2012 19:58

Kaixo!

14 metro omen daude gutxi gora behera bi blokeen artean.Printzipioz beste berririk ez daukat.

 

aio,

 
B
Bizilagun
20/03/2012 21:42

Gabon!

Ba ez, nik ez dakit, Leireri galdetu nion baino ez zidan ezer esan, etxeen altura ere galdetu nion. Biali Leireri email bat galdetzen, ea zuri erantzuten dizun. Zuen pixua alde hortan dago? Beste etxea dakazute frentian? Gertu daudela hori seguru.

Aiooo

 
G
garikoitz
20/03/2012 20:52

arratsaldeon!

galdera bat.bai al dakizue ze distantzia dagoen gure etxebizitzetako blokeen artean?

itxuraz nahiko gertu daudela ematen du bata bestearekiko.

aio.

 
G
garikoitz
19/03/2012 15:29

atsaldeon!

guk ez dugu asmorik beste garaje bat hartzeko.atzo pasa nintzen bertatik eta pixkanaka aurrera doaz.zimentazioa bastante kostatu omen tzaie,terrenoa nonbait ez omen tzan egokia.ia garajeak nahiko aurreratu dituzte bigarren blokea jungo den alderdi hortan . badirudi behintzat gauzak martxa hartu dula.

beste bat arte.

aio.

 
B
Bizilagun
19/03/2012 11:25

Mila esker argazkiengatik Lizanoeta, oraintxe ikusi ditut. Garajeak oso altuak direla dirudite ezta? Ze iruditzen zaizue?

Beste gauz bat Lizanoeta, al badezu igo mesedez babes ofizialeko etxeak azaltzen zinen eskuorria, nolakoak diren ikustea gustatuko litzaidake.

Mila esker!

Agur bat!

 
B
Bizilagun
17/03/2012 11:49

Ah! Ez zerate Anoetakoak! Ordun denak kanpokoak gera. 

Garikoitz, zuek bigarren garaje bat hartzeko asmoa dakazute? Guri esan ziguten beste bat hartzeko "lista de espera" batean jarriko zigutela.

Asteburu ona izan!

 
L
lizanoeta
17/03/2012 09:19

Aupa!!! Bertan bizi gea alokairuan baina berez ez gea bertakoak ;)

Baina bai, ala deun guztietan pasatzen ega ikustea. Zoritxarrez askotan gauez heltzen gea... Azkenekoz ikusi genuenean oraindik ez zegoen lehen pisurik, baina gaur pasako gea ta saiatuko naiz argazkiren bat igotzen ;-)

 
B
Bizilagun
16/03/2012 21:43

Lizanoeta, zemuz dijoa gure etxea? Lehenengo planta iten bukatu dute? Zu Anoetakoa zarenez ikusiko zenun ezta? Ea laister ikustera joan dezaketen.

Agur bat!

 
L
lizanoeta
16/03/2012 18:56

Kaixo!!!

Gu ere Zaldibikoa ikustera joatekoak gea. Ea laster prestatzen duten ;)

Guk aurrekoan gurearen parean (lehen pormoziokoa) joango diren babes ofizialekoen (edo tasatuak, orain ez dut oroitzen) eskuorri bat jaso genuen. Etxe dexente, beraz ;)

Asteburu on!

 

Fin del hilo
380  mensajes<12 ... 78910>
Mensajes Relacionados
© 2002-2024 - HABITATSOFT S.L.U. CIF B-61562088 c/ Josefa Valcárcel, 40 bis 28027 Madrid
Contacto |  Publicidad |  Aviso Legal  |  Blog |  Catastro |  Facebook |  Twitter
Vocento