Volver al foro
W
Withina
23/09/2012 19:41

Pozten nau zure erantzunak. Ea zer eskaintzen duten. Beno, ba egia da, azkenean irailean deitu dizuete. Ikusiko dugu noiz deitzen diguten guri jejeje. Esango diguzue zuen esperientzia joaten zinetenean!

Agur bat,

 
B
Bizilagun
23/09/2012 19:37

Kasualitatez ostiralean Saltokitik deitu ziguten beraiekin geratzeko. Pentsatzen det bigarren fasekoei bakarrik deituko digutela oraingoz. Besteei ez dizuete deitu? Gogo ikaragarriak dazkagu azulejo eta sanitarioak ikusteko.

Agur bat,

 
B
Bizilagun
23/09/2012 19:32
Kaixo,
 
W
Withina
23/09/2012 19:12

Arratsaldeon,

Bizilagun guk oraindik ez dugu sinatu ezta behin betiko planoa ere... Suposatzen dut zuek, 2. fasekoek, lehentasuna izango duzuela gremioekin hitz egiteko zuen blokea aurreratua dagoelako. Berriren bat baldin badaukazue, mesedez, esan, ze kuriositate handia daukagu eta uste dut guk gehiago itxoin beharko dugula. 

Ondo bukatu asteburua,

 
B
Bizilagun
21/09/2012 09:59

Egunon guztioi!

Fontaneroaren deiaren zain gaude gu oraindik, zuei deitu dizuete? Hilabete hontan deituko zutela esan zuten baina Irailak 21-an gaude  ta guk behintzat ez dakigu ezer.

Atzo etxea ikusten egon ginen eta fatsada gabitu dutela ikusi genuen, primeran geratu da.

Agur bat,

 
W
Withina
05/09/2012 07:47

Egunon denoi!

Guk bai aurreratuko dugula dirua urte hau bukatu baino lehen, ze IVA-ren diferentzia nabarmena izango da eta zerbait aurrezten dezakegun horretan ez da gutxi izango. Honi buruz, Leirek esan zigun zerbait aurreratzen badugu, aval berria egingo digula kutxak baina berari (Leireri) deitu beharko diogula berari jakinarazteko. 

Ondo izan,

 
B
Bizilagun
05/09/2012 00:00

Kaixo Unai!

Sanitarioak bakarrik ez, baldosak ere, ez dakite zihur, kalefakzioa beraiek jarriko diguten ala ez, pentsatzen det bahietz laister deituko zigutela esan zigulako. Beste batzuk izango balira, suposatzet esangozigula beraien izena ez?

Beste gauz bat, Grupo Eibarrek eskutitz bat bidali digu hurrengo pagoa egiteko. Zuei iritxi zaizue? Gainera jartzen du nahi badegu diru gehiago aurreratu dezakegula IVA-ren asuntoarengatik. Zeiruditzen zaizue? Norbaiten aurreratu du diru gehiago?

Agur bat,

 
U
unai_i
04/09/2012 11:41

Kaixo denoi.

Bizilagun, galderatxo bat. Saltoki empresak ze jartzen dizkigu sanitarioak bakarrik? Ze web horrian sartu naiz eta denetarik egiten dute: kalefazioa, sukaldeak komunak....

Bueno ya mantxan doa, aber politak geratzen diren pisuak. Seguru baietz.

 
W
Withina
31/08/2012 09:41

Egunon!

Hori bai berri onak direla!. Guri, berriz, ez digute deitu oraindik aldaketak baieztatzeko. Espero dut irailean hasiko direla guri deitzen baina luzeegi egiten ari zaigu.

Atzo Anoetan egon ginen eta 2. blokea ixten ari dira  eta beste itxura ematen du. Nabaritzen da abuztuan lan egin dutela!. 

Ondo izan eta berriren bat izatean komentatuko dizuegu.

 
B
Bizilagun
31/08/2012 09:12

Egunon guztioi!

Atzo Leirek deitu zigun arratsaldean plano definitiboa sinatzera juteko eta ala egin genuen.

Laister fontaneroak deituko zigula esan zigun, dirudienez radiadoreak nun dijoazten ikusteko plano bat emango digute nahi badegu lekuz aldatu ahal izateko.

Komunak zeintzuk jarriko zizkiguten ere esan ziguten, Saltoki izena du empresak eta web-a daukate kuxkuxeatu nahi badezute. Hauekin ere laister egon beharko degula esan zigun, Oiartzunen homen daude.

Agur bat,

 
W
Withina
24/07/2012 20:27

Arratsaldeon guztioi,

Lizanoeta, gaur Agurneri deitu diogu eta ez digute deituko iraila arte esan du. Dirudienez, aste honetan bukatu dugu 2. fasekoekin eta abuztuaren amaiera edo irailaren hasiera arte gurekin ez dira hasiko. 

Askeatzen nau zerbait esateak eta gero justu kontrakoa gertatzeak baina, tira, itxaron behako dugu. 

Agurnek ere komentatu du desgrabazioarena ez digula eragiten, guk desgrabatu ahal izango dugula (legeak berriz aldatzen ez badituzte...) 

Berriren bat badago harremanetan egongo gara foru honen bidez.

Agur bat,

 
L
lizanoeta
23/07/2012 07:38

Aupa danoi!!

Mila esker zuen mezuengatik. Azken aldian nahiko deskonentatua egon naiz ta... 

Ate korrederena uste baino garestiagoa da... Baina tira, gure kasuan behintzat dexente hobetzen da, ze bestela komun txikia oso txikia da. 

Withina, guri ere ez digute deitu. Beraz nik uste momentuz bigarren promoziokoei bakarrik deitu dietela. Espero det gaur edo deitzea, ze guk ostegun eta ostiralean ezingo dugu geratu. Egia da pila bat atzeratzen ari direla... Guk ere 2010ean jari genuen seinalea, beraiek pormozioaren publia egin eta gutxira. Oso oso azkar saldu zuten lehen promozioa.

IVAren asuntua kriston putakeria da. Gainera duela gutxi etxea erosi duen lagu batek esan digu IVa aurreztuta euki behar dala ze hipoteka IVArik gabeko balioaren gainean kalkuñatzen da...

Eta desgrabazioarena ez dakit eragiten digun edo ez. Galdetu beharko dugu. 

Beno ea, egunotan berri gehiago dugun. Ondo hasi astea!

 
W
Withina
20/07/2012 17:24

garikoitz dijo:

Galdera bat. Deklarazioa egiterakoan etxearen asuntoa zertan gelditu da?desgrabatuko ahal dugu etxe bizitza erostean? ze, guk berez kontratoa 2013a baino lehen egin dugu baino eskrituratu ez. Zeozer baldin badakizue gustatuko litzaidake argituko bazenidate.

Aspaldiko Garikoitz. Nire ustez ez gaitu eragingo lege aldaketa horrek zeren eta 2010ean hasi ginen etxebizitzaren erosketa eta, horren ondorioz, 2011n eta aurten ere desgrabatu dugu. Zerbait gehiagotaz enteratzen banaiz esango dizuet.

Ondo izan

 
G
garikoitz
20/07/2012 17:07

arratsaldeon bizilagunak!!

gu ere asteazkenean izan ginen agurnerekin eta zuek lehenago aipatu duzuen bezela aldaketak bakarrik firmatu ditugu, horrela ez dugu berriro ere zertan agurnerengana joan behar.

zuekin ere bat nator kexak egin behar badira denak elkar harturik egon behar dugula.

Itxarote hau oso luze egiten ari da ta zoritxarrez itxarote honetan gauzak zailak jartzen ari zaizkigu,IVAk..etab.

Galdera bat. Deklarazioa egiterakoan etxearen asuntoa zertan gelditu da?desgrabatuko ahal dugu etxe bizitza erostean? ze, guk berez kontratoa 2013a baino lehen egin dugu baino eskrituratu ez. Zeozer baldin badakizue gustatuko litzaidake argituko bazenidate.

Animo, etxeak aurrerantz doaz eta!!

Laister arte,

 
W
Withina
20/07/2012 15:17

Batere ados gaude zuekin, denbora pila bat hartu zuten obra hasteko eta, batez ere, baimena lortzeko. Guk behintzat 2010eko urtean eman genuen seinalea.  Hala ere, egia da kexa kolektiboki egin beharko genezakeela. 

Aldaketeei buruz, esan behar dut guri ez digutela deitu oraindik, nahiz eta Leirek hala izango zela esan pasa den astean. Okerrena da hilabetea bukatzen dela eta suposatzen da abuztua baino lehen aldaketen asuntoa eginda utzi nahi zutela.

Zerbait jakin eta gero, kontatuko dizuegu.

Asteburua asko disfrutau eta ondo segi!

 
B
Bizilagun
20/07/2012 14:16

Gauz bat ahaztu zait, inor gehiago ez da jun aldaketen asustoa ikustera? Besteak aspaldi ez dezutela ezer komentatzen.

Disfrutatu asteburuaz!

 
B
Bizilagun
20/07/2012 14:15

Zerbaitegatik kejatu behar bagera, denak ados geratu behar gera, batek bakarrik ez duta ezer lortuko. Zoritsarrez, diru gehien eman behar degunian, 10% IVA ordaindu beharko degu eta horretaz ez gera libratuko. Espero det beste gauzetan suerte gehiago eukitzea. Etxea lehenago bukatzea ez legoke gaizki, guri behintzat oso luzea egiten hari zaigu eta.

Ondo segi!

 
U
unai_i
20/07/2012 13:51

Kaixo.

Nik aldaketen presupuestoa bakarrik firmatuta utzi nuen eta hurrengo egunean egin nuen transferentzia. Esan zidan Agurnek ez nuela berriro joan beharko, baina bazpaere idatziko diot enteratzeko.

Nik ere aldaketak egin ditut gela printzipalean eta horretan portatu dira, ez ezer kobratzean tabikeekin.

Baina hainbeste atzeratzean, hurrengo urtean IVA 10% ra igotzen da eta bete-betean harrapatzen digu. Kriston putada!

Baina denbora pilabateko atzerapenakin doaz eta kejatu beharra dago konstruktorai, ze ez da posible hainbeste denbora zai egotea.

Asteburu hona pasa!

 
B
Bizilagun
18/07/2012 22:16

Kaixo denoi!

Lehen esan dizuedan bezala,gaur joan gera gure aldaketen presupuestoa eta plano berria ikustera.

Unai,zuk ez dakit plano berria sinatuko zenun baina guri hurrengo astean berriz jun beharko degula esan digute. Guk egin ditugun aldaketak ez du inungo kosturik izan, denak paretak kendu edo ateak tokiz aldazea ziren eta. Unai-ek esan duen bezala, labadora ezin da terrazan jarri.

Obrakzemuz dijoazten galdetu diogu Leireri eta dena ondo dijoala esan digu,ez homen dira ezer atzeratzen hari.

Agur bat,

 
U
unai_i
18/07/2012 14:20

Kaixo denei. Tabikeak tokiz aldatzea ez dute kobratzen eta ateak tokiz aldatzea ere ez. Orain ordaindu behar dena ate eta tabikeak dira. Besteak geroago gremio bakoitzarekin. Ordizian egon nintzen Agurnerekin. Ados bazaude aldaketekin han sinatu eta trasferentzia bat egin behar da berak esandako kontura, eta listo. 

 
B
Bizilagun
18/07/2012 09:45

Kaixo Withina,

Gu Orion geratu gera baino uste det Leirerekin egongo garela, nik nahiago det Agurnerekin egon baino bueno.

Atzo asko insistitu nien Oriora edo Ordizira jun beharrean Donostira joateko, beste egunetan bezala baino ezetz esan zidaten, neri ere oso deserosoa iruditzen zait.

Gauean kontatuko dizuet ea zer esaten diguten,ze gogoak dazkaten!

Aio

 
W
Withina
18/07/2012 06:56

Unai_i mila esker zure mezuagatik. Informazio hori oso interresgarria da eta horrela gure erabakiak har ditzakegu Agurnekin egon baino lehen. 

Hala ere, galdera batzuk ditugu... Alde batetik, aldaketak sinatu behar dira mementoan ala ez? Bestetik, non geratu zarete Agurnerekin? Ordizian? Ze aldi bakoitzean leku ezberdin batean geratzea nahiko deserosoa iruditzen zait.

Bizilagunen berrien zain egongo gara.

Ondo izan

 
B
Bizilagun
17/07/2012 22:39

Gabon Unai,

Tabikeak eta ateak lekuz aldatzea ez dizuete ezer kobratu? Korrederak bakarrik kobratu dizkizuete?

Gu biharko geratu gera, bihar kontatuko dizuet ea zer esaten diguten.

Agur bat,

 
U
unai_i
17/07/2012 20:32

Kaixo denei. Ni ya egon naiz aldaketak begiratzen Agurnerekin eta tabikeetan eta ateetan arazorik ez didate jarri. Armario empotratuen aldea aber tabikeakin edo egurrezkoa nahiago genun, ze egurrezkoa egin ezkero lekua irabazten omen da. Baina nik tabikeakin egin ditut interruptoreak jartzeko. Hoi galdetuko dizuete. Ate korredera bakoitza jartzea 437€ kostatzen dute IVArekin. Komentatu digu frenoakin direla ez golpea emateko eta armazoia ere kalidade onekoa dela. Italiarra omen da. Uste baino garestiago...

Bestalde, labadora terrazara ateratzea ez omen dute legez uzten, beraz ezerrez.

Obra ikusten aritu naiz eta 2. blokeko planta bajako fatxada isten ari dira eta ladrillo caravista beltza ere jartzen. Badoala piskanaka...

 
B
Bizilagun
16/07/2012 17:35

Gaur email bat bidali diot Agurneri eta bihar detuko digula esan dit lehen bait lehen geratzeko.Egoten garenean kontatuko dizuet aldaketengatik egindako presupuestoa ze iruditzen zaigun. Dena oso garestia jartzen badigute kejatzeko ados geratu beharko gera ezta? Espero det ala ez izatea.

Aio!

 
W
Withina
16/07/2012 16:01

Eskerrik asko erantzuteagatik, ikusiko ea laster haien berri daukagun. Gutxienez blogean obraren berri batzuk argitaratu dituzte. Hona hemen dituzue link-a: http://grupoeibarblog.com/2012/07/estamos-con-la-cubierta-de-loatzope/

Aurrera doala dirudi!

Ondo izan!

 
B
Bizilagun
16/07/2012 09:03

Egunon!

Ba bai, lehengo astea oso kritikoa izan da, ez dakit noraingo iritxiko garen.

Guk bigarren fasea erosi genuen baino oraindik ez digute deitu,berririk eukitzean kontatuko dizuet.

Agur bat,

 
W
Withina
16/07/2012 07:15

Egunon!

Pasa den astea nahiko kritikoa izan da, BEZaren igoera eta guzti. 

Dirudienez, hala esan digu Leirek, hasi dira jendeari deitzen aldaketen zenbatekoa jakinarazteko. 2.fasekoei hasi dira deitzen estruktura bukatuta dagoelako. 1go faseari dagokionez, atikoa eraikitzen ari dira eta aste honetan hasiko dira guri deitzen. Zuek berriren bat jaso al duzue?

Ondo hasi astea!

 
B
Bizilagun
03/07/2012 11:27

Egunon!

Atzo Agurneri email bat biali nion aldaketena zemuz zijoan jakiteko. Laister deituko digutela esan zidan, dirudienez etxebizitza guztientan aldaketa asko daude eta lan asko dakate.

Agur bat,

 
W
Withina
24/06/2012 16:26

Kaixo!

Gaur goizean Anoetan izan gara obrak ikusten eta 2. faseko atikoak egiten ari dira jada. 1. faseari dagokionez, bostgarren solairua egiten hasiko direla dirudi.

Oraintxe igoko ditugu argazki batzuk zuek ikusteko.

Ea Grupo Eibarren berri jasotzen badugu laister aldaketaren zenbatekoa jakiteko.

 

Asko disfrutau San Joanak eta igandea!

 
B
Bizilagun
12/06/2012 17:17

Kaixo!

Azkeneko planta egiten bukatu duteZuei ez dizuete aldaketei buruz ezer esan ez? Guri behintzat ez.

Horrela jarraitzen badute uste det ez digutela Xey-eko sukaldeak jarriko, hala bada, espero det sukaldeen kalitatea ez jeistea.

Ondo izan!

 
L
lizanoeta
12/06/2012 12:10

Kaixo danoi!

Zer moduz?

Dirudienez, datozen asteetan ez dugu begibistako aurrerapen askorik ikusiko obretan, beste lan batzuetan ari omen direlako http://grupoeibarblog.com/2012/06/avanzamos-con-ejecucion-de-estructura-en-loatzope-anoeta/

Ea noiz esaten diguten zerbait aurrekoan eskatutako aldaketei buruz

Bestalde, atzo teleberrin esan zuten Xeyko Zumaiako langileek greba hasi dutela:

https://www.google.es/search?aq=f&sugexp=chrome,mod=7&sourceid=chrome&ie=UTF-8&q=xey#sclient=psy-ab&hl=es&safe=off&tbm=nws&q=xey+huelga&oq=xey+huelga&aq=f&aqi=&aql=&gs_l=serp.3...55280.57058.1.58130.7.7.0.0.0.0.201.882.3j3j1.7.0...0.0.eHsCBBGgASA&pbx=1&bav=on.2,or.r_gc.r_pw.,cf.osb&fp=f73547dde9eec85&biw=1380&bih=783

 
W
Withina
25/05/2012 12:18

Ba hori eskertzekoa da. Egia da luzea egiten ari zaigula baina oraindik hainbat gauza erabaki behar dugu eta hori entretenigarria izango da. 

Animo eta asteburu ona izan!

 
B
Bizilagun
25/05/2012 10:16

Egunon!

Guri Agurnek esan zigun barruko pareta guztiak egiten dituztenean sartzen utziko zigutela zemuz dijoan ikustera. Espero det azkar izatea! Oso luzea egiten hari zait eta.

Agur bat

 
L
lizanoeta
23/05/2012 11:10

Badirudi gora doala, bai :-) (saiatuko naiz noizean behin argazki gehiago igotzen

Duela gutxi etxe berri batean sartu diren lagun batzuek esan ziguten bere garaian, fase hau (estruktura altxatzea) nahiko azkar joan ohi dela ;) gerokoa dela luzeagoa, barrutik egiten ari direnekoa luzeagoa egiten dela

Hala ere neri ilusia egiten dit gero eta aurreratuagoa ikustea :)

@Onkixin, ongietorri ta animatu parte hartzera ;)

 
B
Bizilagun
22/05/2012 21:42

Kaixoooo!!

Lizanoetak argazki bat jarri du, mila esker! 4.garren plantarekin daude iaGauza azkar dijoala dirudi ezta?

Aldaketei buruz oraindik ez dizuete ezer esan ez? Guri behintzat ez.

Aste on pasa!

Aioo!

 
O
onkixin
21/05/2012 21:29

x

 
G
garikoitz
21/05/2012 18:29

arratsaldeon!

Zuen mezuak ikusita berriro ere leireri galdetu diot argi puntuak ea nola izango diren eta esan dit lankidearekin hitzegin duela eta aukera egongo dela tetxuan argi puntuak jartzeko.asike horrela hobe!!

 

Aio,

 
B
Bizilagun
21/05/2012 09:15

Egunon!!

Agurnek erantzun dit email-a oraintze eta jarri ditena kopiatuko dizuet::

Paretak markatzen dira erosleak ikusteko non kokatzen diren obrako puntuak eta tetxuan puntu bat izaten da Zaldibian ikusi zenuen bezala. Jendeak askotan gauzak ez ditu ondo ulertzen. Lasai egon argi aldetik sobran izaten da ekipamendua.

Dirudienez argi puntuak tetxuan joango dira! Eskerrak!

Ondo segi!

 
W
Withina
20/05/2012 08:51

Bizilagun ea zer esaten dizun Agurnek zeren eta guri ez zigun komentatu argiei buruzko ezer berezirik. Esan ziguna argi puntu dexente jarriko dituztela izan zen

Berriren baten zain egongo gara!

Agur bat,

 

Fin del hilo
380  mensajes<12 ... 78910>
Mensajes Relacionados
© 2002-2024 - HABITATSOFT S.L.U. CIF B-61562088 c/ Josefa Valcárcel, 40 bis 28027 Madrid
Contacto |  Publicidad |  Aviso Legal  |  Blog |  Catastro |  Facebook |  Twitter
Vocento